2006-04-01

Altxorra Thames ibaiertzean

Tate Modern galeria, orain dala sei urte eskas zabaldua -2000ko maiatzak 12- milurte barriaren ondorioz, Londreseko ikusgarri nagusi eta mundu mailako arte garaikideko galerien artean erreferentzia-gune bihurtu da.

Museoaren eraikina, Thames ibaiaren uhertzean eta Saint Paul ezaguna aurrez aurre duen zentral termoelektriko zahar baten dagoena, galeriako kontzeptuaren preludio eta metafora da. Etengabeko harridura. Bilboko Guggenheim edukinagatik baino edukiontziagatik ezagun dan heinean, Tate-k jakin izan dau bide arriskutsu hori baztertzen.Kanpotik zikindutako adreilu koloreak Herozg eta De Meuron-ek ondo apaindutako industrializazio bortitza iragartzen dau. Barrutik, ordea, begiak ia ez dira kapaz ikusten ari direna gordetzeko.Artelan ikaragarriak lan faraoietarako prestatutako hall batean.

Goiko solairuetan planteamendua arruntago bilakatzen da, baina erakargarria edozelan ere. Baliabideak anitzak dira eta lan konplexuenganako apostua egin da. Berorrek sofa eroso batzuetan bota eta hall nagusiko handitasunean geldi dezake begirada, edo buelta emanik, Cyti londontarraren soslai kotorrari aurre egin kristal asentimentalaren babes bakarrarekin.

Zentzuetarako nahikari, indiferentziarako sendagai, norberaren dogmak isilarazi eta besteen lanean bere kezkak isladatuta ikusiz galderak esnatu nahi dituenarentzat derrigorrezko bisita.

Adi: Tate Modern-a, sarrerako kartelak diotenez, "is changing". Une honetan artelan guztiak lekuz aldatzen dabiltza, eta baliteke hainbat gela itxirikk egotea. Baina edozerrek du alde positiborik. Gaur arte gordeta egon diren lanak ikusgai dira. "Poesia eta Ametsa", hirugarren solairua, aukera paregabea da.


NOTA: Berez gaztelaniaz idatzitako artikulua.

0 Comments:

Post a Comment

<< Home