2006-03-17

Paradisua aurkitu dabe!!

Gaur munduko komunikabide nagusietara ohituta gauzkaten gatazka normalizatu eta sasi-istorioetatik ezberdina zen berria heldu da.

Paradisutik hurbilena aurkitu omen dabe, gizakiak inoz ez zapaldutako lekua; animaliak ez dira gizakien beldur eta inoiz ikusi gabeko espezieak dagoz. Berria BBCren eskutik helu a, baina ordu gitxitan ya komunikabide nagusi guztiek errepikatzen eben.

Ni izan banintz hara heldutakoa, ekintza bakar batean batu izango nituzkean aukerarik berekoi eta eskuzabalena. Astiro zeharkatu ostean, paradisuko hegaztiak nire gainean gelditzea itxi ostean, begiak itzi eta soinu guztiak bereganatu ostean, behin nire begiek kolore guztiak gordeta izan, kaminu beretik egin izango nuen buelta eta babesleari esan "sentitzen dogu, erratuta genbilen, ez dago gauza barririk".

Paradisua paradisu da amaitzen dan unerarte. Gizakiok oparo dakigu hortaz. Goi Amazoniako erkidegoak paradisu ziren gizaki txuriak txurien gaixotasunak sendatzeko txurien sendagaiekaz heldu ginen arte, eskatu gabeko aberrien eraikitzaile. Afrikako lautadak paradisu ziren sutautsak airea bete eta enclosure-ak elefanteari lekua kendu zioten arte. Gabon, Gineako oihanak paradisu ziren iparraldeko txupopteroak, petroleoak mugiduta, dana suntsitu genuen arte. Machu Picchu paradisu zan, Peru Rail heldu zan arte. Yucatango lautada paradisu zan errepideak zabaldu eta denborak oztondu nahi eta jakin izan ebazan tenpluak aurkitu genuzan arte.
Leku guzti horrek eta beste asko paradisu ziren nonor, bere jakitura egarriak, diruaren hotsak edo ezjakintasun baldarrak mogiduta leku horrek paradisu izatetik iraganeko entziklopedietan paradisuaren adibide izatera eroan ebazan arte.

Gizakiok, gero eta argiago ikusten dot, Lurrran egon dan bizkarkoirik handiena gara. Beste bizkarkoiekaz daukagun ezberdintasun bakarra gure asmakizun gaitasun handiagoa da -argitasun deitzera ez naz ausartzen-, eta luzaro izan garela kapaz baliabideak luzatzeko eta gure patua ekiditeko. Ester Boserup izeneko ekonomista baten ustez, gizakiok baliabideen gainean egiten dogun sakadak gure burua argitu eta baliabideak hobeto erabiltzeko sistema sinesgaitzak asmatzera garamatza, biziraupena izeneko lasterketa ero honetan aurrera jarraitzen lagunduz.
Dinoena egia da, baina muga baterarte. Baliabideak ez dira agortezinak, eta potentzialki izatera heldu zitezkeen arren, giza argimena ez da amaitezina.

Paradisu barria aurkitu dabela diote, nire ustez gaur Paradisuaren heriotza bizi izan dogu. Urruneko Indonesiatar Ginea Berriko leku hau lehenik zientzilarien esuektatik igaroko da, geroago neurona gitxiko eta zapata handietako turistei zabalduko da. Indonesiako gobernuak, elkarte ezagun baten laguntzarekin, garapen mantengarriko plan bat aurkeztuko dau. Baina leku honek atzo ez zuen inolako planik behar. Bere burua gidatzeko kapaz zen.

Historia behin eta berriro errepikatzen da, zerekin errepikatu ez daukagun arte.

0 Comments:

Post a Comment

<< Home