2006-03-17

Egunerokotasuna txuri-baltzean margozten.

Argazki poesia. Hori da Chema Madoz-ek eskaintzen deuzkuna oraingoan aurkezten dauan antologian (2000-2005). Eguneroko objektuen arteko erlaziotik abiatuta eraikitzen dau, atal bezala existentziaren zati kasualak erabiliz; deseraikuntza hutsetik "margozten" dau, edozein errealitate edozein unetan konposatu eta eraldatua izan daitekeela erakutsiz.

Badirudi Madoz-ek artistaren izaera iragankorra, bere alderik samaritarrena, bereganatu dauala. Arteak planteatu egiten dau, inoz ere ez imposatu. Berak badaki, onartu egiten dau eta hastapen honegaz lakrikuntzen dau. Imposaturiko ordenu naturalei burla egiten deutse, magia pragmatikoaz erakutsiz agian dana ez dala posible, baina asko bai.Ikuspuntu zuzenetik behatzeagaz nahiko da.

Margolan handi eta nabardura goxo, piano eta xake-irudien elkartrukaketa baten -ikuslearen begietara laburregia- logikaren oinarriak apurtzen dira. Edozein hormatan iltzatutako iltzetik eskegita egon daiteke sumendi bat, eta inorentzat ez da harritzekoa. Liluratu egiten dau. Dana dago danaren menpe eta ezer ez da mugiezina.

Madoz, argazkilaritza sari nazionala, negatiboarekin berean dabil eta argi emariak menperatzeko gai da, bere abestiaren laguntzaile egiten dauzan arte. Lausoki eskaintzen deutsaz ikusleari ikuspuntuak, eraikitako bakuntasunera salto egiteko abiapuntua. Lerroetana garbitasuna bilatzen dau, galdekatuta izaten ari dan objektuan erdiratzea arreta, une horretan merezi dauan nagusitasuna eskaintzea.

Eraikibidean dabiltzan munduekaz amestarazten dau, proposatzeagaz bakarrik dana sortu eta eraldatzeko aukeragaz.

Urtetzean, madrildar Bide Nagusiko zaratak eguneroko errealitatarea bueltarazten gaitu, baina esperientziak merezi izan dau.

Maiatzak 21erarte, Fundación Telefónica-ko erakusketa gelan.

0 Comments:

Post a Comment

<< Home