2006-02-07

Gorrotoaz eraikitako alanbradak bihotzetan, nonahi

Inbidia unibertsala eta, uste dot, behin betikoa da. Badirudi sentimendu on guztiak – poza, maitasuna, adiskidetasuna - laburrerako izatera kondenatuta dabiltzala, lausoki hiltzera, eta bizitzaren alde txarra baino ez dala geldituko. Badirudi gorrotatzea berezko gauza dala, betidanik izkutuan dabilela eta, behin agertuz gero, adikzioa sortzen duela.

Egun txarrak joan dira, eta txarragoak datorkiguz; heldu da unea noz gauetan lo hartzeko modu bakarra leihotik at ez begiratu eta egunerokotasuna opil handi eta goxo bihurtzen duten ñabardurekaz gelditzea dala.

1 Comments:

Post a Comment

<< Home