2006-01-26

Galderak erantzunen gainetik dabiltzanean

Ez neukan idazteko intentziorik otsailaren 18rarte, behin azterketak amaituta arnasik hartzeko izan arte. Baina gaurkoak merezi dau arreta une bat, geldiune bat egitea, lasai gelditzea eta pentsatzea. Palestinan, parlamenturako hauteskundeetan, Hamas mugimenduak 132 aulkietatik 76 lortu dauz. Gehiengoa, politikaren bidea bakardadean ibiltzeko nahiko.

Palestinan gertatzen ari dana beti goibelu egin nau, inoiz ez dodalako ulertu erraldoia umearen kontrako borroka hau, inoiz ez dodalako ulertu nondik datorren estatu juduaren zilegitasuna eta palestindarrak noz eta zelan bilakatu ebezan historia honetako txarrak. Baina aitortu behar dot gaurkoak kezkatzen nauala. Asko.

Hamas-ek armak itzi behar dauz bere gobernuaren zilegitasuna onartu daiten, baina, baztertuko dau Israelek errepresioaren bidea? Baztertutko dau “hilketa selektiboen” politika? Aspaldi nabil ulertuezinean mosaiko honetako txokoren baten astoratura, nonoiz ibili izan banaiz ulertzearen bidetik libre.

Larritzen nau. Al Fatah-k eskaintzen eban aukera -jarraipena, baita borondate eskasa ere hainbat arlotan- ez zan onena, baina ezer gitxi dakigu Hamas-ek jarraituko dauan norabideari buruz.

Mundu mailako arduradunak, arrazoi ezberdinengatik ziuraski, kexkatuta dabiltza oso. Ez da ahazteko bezalakoa Europar Batasunak Palestinako funtzionarioen soldatak ordaintzen dauzanaren datua.

Normalean jendeak kazetariengandik erantzunak espero dauz, errealitatea modu apalago baten irensteko modua. Baina gaurkoan ez dakart zorroa erantzunkin; burua eta bihotza galeraz beteta doaz.

Zeintzu dira aldaketa honetarako arrazoiak? Zer nahi dau palestinar herriak eta norarte heltzeko dagoz prest? Noz onartuko dabe munduko agintariek palestindarrei euren herria kendu deutsiela? Noz irakurriko da historia gertakariei so, eta ez iritzi-zutabeei?

Noz ulertuko dogu herri baten ardatza ez dala estruktura ekonomikoa, jendearen sentimenduak baino?

1 Comments:

  • Hamasen garaipenarekin batera irakurri dudan berria:
    "Soldadu islraeldarrek 11 urteko neska bat hil dute"

    By Blogger MAGABILA, at 20:32  

Post a Comment

<< Home