2005-12-11

Erlojuen bateriak ere agortzen direlako

Ez dakit nire paranoia horretako bat izango dan, baina uste dot gizakiok oroimenarekin dogula arazo larria, beste askoren artean. Badirudi gauza askotarako oroimen amaigabea dogula, ia ia mekanikoa, artxibo baten bezalakoa, eta beste batzuentzat tukuaz edo gabiltzala. Zorigaitzeko animaliak eta oro har ezkorrak garela esaten den arren, ezinezkoa egiten jaku gure errealitatea onartzea eta oroimena erabiliz sistematikoki idealizatzen dogu iragana, oraina apaintzeko asmotan.


Hurbiltzen dabil Asiako hego-ekialdeko kostaldea suntsitu zuen zorigaitzeko tsunamiaren lehen urteurrena, eta ziurrenik ospakizun piloa egongo da dirua batzeko, oroimena pizturik mantentzeko eta horrelako asmo jatorrekin, baina... zer gertatu izan da urte osoan zehar? Zeinek lagundu dau ahal zeuen heinean? Eta gatazka hau EEBBtako ekialdeko kostan edo Europan gertatutakoak balira? Badirudi gizartea errukiz baino ez dala mogitzen, epe laburreko errukiz gainera, zeozelango denbora pasa balitz moduan. Baina mundua ez da errukiz eta limosnaz eraikitzen.
Gure emozioak eta oroimena komunikabideekin estuegi lotuta dauz, eta komunikabideek, beste edozein enpresa moduan, diruaren sentsibilitateari baino ez deutsie entzuten.

*Argazkia World Photo Press erakundearen 2005eko lehiaketaren irabazleetako bat da. Datozan aste edo hileotan aurtengo lan irabazleetako batzuk komentatuko dodaz, martitzenero.

4 Comments:

  • Iepa madrileñoooo

    Seegi idazten
    beti irakurrrikoizut eta

    Admiradore bat

    By Anonymous Anonymous, at 15:34  

  • Ostia Juan!! Animo ee! Asko guste jata irakurri dotena, eskerrak msn-an ipiniozule zure blog honen helbidea ezpabere enintzen entereko hau guztie monte dozunik! Benga ba ondo, ondo segidu madriletik. Zornotzar bat!

    By Anonymous Anonymous, at 21:49  

  • Xaboizko poemak iSSSSSSpiluan!

    By Anonymous Anonymous, at 09:09  

  • Touché.... Eskertzekoa edozelan be.

    By Blogger achusarri, at 16:29  

Post a Comment

<< Home